Ostegun honetan, Clive Chin irratsaio berezia Ttan Ttakun irratian!

Irratsaioak - Dub At The Controls

Igandea, 2010(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 15:24etan

Atzoko eguraldia dela eta, arazoak ditugu Ttan Ttakuneko emisioarekin. Martxan jarri gara ahalik eta azkarren soluzionatzeko eta emisioa ondo iristeko donostiko etxe eta txoko guztietara. Horregatik, biharko Dub At The Controls irratsaioa ostegunera atzeratuko dugu Babylon Sutan-ekin konektatzeko emisio prest badago. Bertan Clive Chin produktorearen irratsaio berezia egingo dugu. Clive Chin 70. hamarkadako produktore garrantzitsuenetakoa izan zen Jamaikako irlan eta reggae-aren historian. Bere biografia, produkzioak, Randy's estudioan egindako lanak, bitxikeriak... errepasatuko ditugu irratsaio honetan. Gogoratu, ostegunean, arratsaldeko 8retatik aurrera "Clive Chin Special" inna Dub At The Contros meets Babylon Sutan... 3.edition!!! Ttan Ttakun irratian, 106.8FM-an!! Raaaigggghttttt!!????

 

POTEMKIN EGUERDIKO AHOTSEAN

Irratsaioak - Eguerdiko Ahotsa

Osteguna, 2010(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 15:00etan

Asteartea otsailak 9 POTEMKIN talde rockeroarekin zuzeneko elkarrizketa bat izango dugu EGUERDIKO AHOTSA magazinean beraien lan berria aurkeztuz. Euskal prentsa, agenda eta bestelako notiziak ere izango ditugu 12:30-tik 14:00-ra
 

JOK abeslariarekin elkarrizketa EGUERDIKO AHOTSAn

Irratsaioak - Eguerdiko Ahotsa

Asteazkena, 2010(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 12:36etan

Osteguna otsailak 4, EGUERDIKO AHOTSA magazinean JOK-en disko berria aurkeztuko dugu, 12:30-tik 14:00-ra bestelako berriak, euskal prentsaren errepasoa eta agendarekin osatuko dugularik irratsaioa. Gogoratu errepikapena 16:00tan izango dugula.
 

Orria: 1 Guztira: 47